Umerri pedagogia aktiboetan oinarritutako ikastetxe homologatua da. 3 eta 12 urte bitarteko umeak bidelagunen zaintza eta ardurapean geratzeko prestatutako espazioa, umeen bizi-prozesuak errespetuz akonpainatzeko prestatutako espazioa da.

Umerri Koop. Eskola Aktiboa gara.

GURE IBILBIDEA

Umerri Kooperatiba Elkartea

Umerri 2011. urtean Garain jaio zen familia batzuen eskutik. Umeei ingurune lasai eta seguru bat eskaintzeko, naturarekin kontaktuan, eta zigorrik, saririk eta epairik gabe, ikaskuntza prozesu naturalak ahalbidetzeko asmoarekin sortu zen. Proiektua hazten eta sendotzen joan ahala, espazio berri bat aurkitzeko beharrarekin, Berrizen jarraitu zen proiektua garatzen. 2017.urteko Irailean Umerri Kooperatiba Elkartea sortu zen; familiak eta bidelagunak osatutako Kooperatiba Integrala bihurtuz.

Umerri eskola Berrizen